Asmo handiko proiektu honen helburua libre dauden merkataritza-lokalen poltsa publiko bat sortzea da, negozio bat garatzeko nahia duten ekintzaileen eskura jarriko dena.
Abanto Zierbenako Tokiko Garapen Agentziak bultzatutako ekimena da, hutsik dauden lokalak aktibatzearen eta gure udalerriko garapen ekonomiko, komertzial eta sozialaren alde egiten duena.
Kontsultatu hemen libre dauden merkataritza-lokalak.
Lokalen bat bisitatu edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, bete ezazu formularioaedo Toki Garapenerako Agentziarekin kontaktatu.
Agentziak bitartekari-lana egingo du lokalak bilatzen eta eskaintzen dituzten pertsonen artean.
Abanto Zierbena leku ezin hobea da zure proiektu profesionala aurrera eramateko, aurkitu hemen zure eskakizunetara hobeto egokitzen den lokala!
Kontaktatu
Ustiatu gabeko merkataritza-lokal bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta zure negozioa hartu nahi duten ekintzaileekin kontaktatzen lagunduko dizugu.
Kontaktatu
Abanto-Zierbenako lokal batean jarduera ekonomiko bat hasten duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek jaso dezakete laguntza hau.
Interesatzen zait